2011/10/15

Saturnino

Nor izango ote da pertsonaia hau? Arretaz entzun eta dibertitu bere istorioarekin!



Iaz egin nuen lagun berria
Saturno planetatik etorria
bere plater txiki hegalaria
nere teilatuan zen eroria.

Trikitixa jotzen du esku batez
txapela jazten du kolore berdez
piperrak irensten egun ta gauez
zenbatzen du aldrebes.

Saturnino! Saturnino!
Nirekin bizitzen gelditu zaitez
beste egun bat gehiago mesedez!

Euskaraokea



Euskaraokea
zatoz gurekin bai gaztea
euskaraokea
zatoz
euskaraokea
kantuz giroa alaitzea
euakara okea
zatoz.

Badakit abestea
gogoko dezula
amonari oihuka
aritzen zeral
bizilagunak ere
izutzen direla
jakizu hemen
lekurik badela.

Berritxu izatea
ez dezu ez kalte
dantzaria bazera
berriz askoz hobe
euskaraz abesten
irri ta kolore
ibiliko gera
benetan dotore.

Arratsalde honetan.



Itxaroten ari gare
arratsalde honetan
zerbait aurkeztekotan
jende honen aurrean.
                                              
Hemendik ateratzeko
kanta berri baton bat
zuek ez aspertzeko
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan.

Laupabost akorde jota
kitar zahar honekin
dantzatzeko doinua
ez dugu besterik.

Bi laguneko kuadrila
izerdi patsetan
nahiko izango dira
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan.